Egoitza Elektroniko Zentralaren titularitatea eta erantzukizun araubidea
203/2021 Errege Dekretuak, martxoaren 30ekoak, sektore publikoaren bitarteko elektroniko bidezko jarduketa eta funtzionamendu erregelamendua onartzen duenak, 10.2 artikuluan xedatzen du egoitza elektroniko edo lotutako egoitza elektroniko baten sorrera egintzan edo ebazpenean gutxienez ere honakoa zehaztu beharko dela: aplikazio eremua, erreferentziako helbide elektronikoaren identifikazioa, titularraren identifikazioa eta egoitzaren kudeaketaren eta bertan eskura jarritako zerbitzuen ardura duen/duten organoa(k).
Aipatutako agindua betez, apirilaren 2ko HAP/548/2013 Aginduaren 3.1.d) artikuluak, Ministerio honetan zenbait egoitza elektroniko sortu zuena, ezartzen du Egoitza Elektroniko Zentralaren titulartasuna (https://sedeminhap.gob.es) Departamentuaren Idazkariordetzari dagokiola.
Egoitzaren erantzukizun araubideari dagokionez, aipatutako 3.1. artikuluak zera dio:
- Egoitzaren kudeaketa teknologiako Lurraldeko Zerbitzuen eta Koordinazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoa izango da, eta hura gauzatuko du Informazio eta Komunikazioen Teknologien Zuzendariordetza Nagusiaren bidez. Irailaren 20ko 696/2013 Errege Dekretuak Ministerio honen oinarrizko egitura organikoa aldatu zuen, eta une honetan, zeregin horien garapena Lurraldeko Zerbitzuen eta Koordinazioaren Zuzendariordetza Nagusiari dagokio.
- Egoitza elektronikoan herritarren esku jarritako kudeaketaren, edukien eta zerbitzuen arduradun izango dira departamentuaren zuzendaritza-zentroen titularrak eta, hala badagokio, aipatutako egoitzan sartzen diren erakundeen titularrak. Erantzukizunak bat egingo du indarreko legeek titular bakoitzari esleitutako eskuduntzekin.
- Egoitzaren alor guztietan errepikatzen diren edukien kudeaketa eta Departamentuko zuzendaritza zentroekin eta egoitzan sartutako Erakundeekin koordinatzea Idazkaritza Nagusi Teknikoari dagokio. Azken horrek zeregin horiek Web Zerbitzuen, Gardentasunaren eta Datuen Babesaren Zuzendariordetza Nagusia bidez gauzatuko ditu.
Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38.2. artikuluaren arabera, Sektore Publikoko Araubide Juridikoarena, egoitza elektroniko bat ezartzeak titularrari erantzukizuna sortzen dio, haren bidez eskuragarri dauden informazioaren eta zerbitzuen osotasunari, egiazkotasunari eta eguneratzeari dagokienez. 203/2021 Errege Dekretuak, martxoaren 30ekoak, 12.2 artikuluan honakoa xedatzen du: “Egoitza elektronikoak edo lotutako egoitza elektronikoak beste egoitza elektroniko edo lotutako egoitza elektroniko baterako esteka bat barne badu, azken egoitza horren titularra izango da bertan ageri diren informazio edo prozeduren osotasunaren, egiazkotasunaren eta eguneraketaren erantzulea, lehenengo egoitzaren titularrak bertan ageri diren edukiekiko duen arrazoizko arreta betebeharra kaltetu gabe”.
Egoitzak beharrezkoak diren baliabideak ezarriko ditu, herritarrek eskuratzen duten informazioa edo zerbitzua egoitzari berari edo egoitza izaera ez duen sarbide-puntu bati edo bitarteko bati dagokion jakin dezaten.
Horri dagokionez, Egoitza Elektroniko Zentralean, estekei buruzko mezuen bidez, adieraziko da ea horien bidez sartuz gero egoitzatik ateratzen ari zaren edo bertan jarraitzen duzun.
Jabetza intelektuala eta industriala
Bai Egoitza honen diseinua eta bai bere letren kodeak, goiburuak, markak eta bertan agertzen diren gainerako ikur bereizgarriak Ministerio honen jabetzakoak dira jabetza intelektual eta industrialeko dagozkien eskubideekin babestuta daude.
Horiek erabiltzea, kopiatzea, banatzea, publikoki jakinaraztea edo antzeko beste edozein jarduera erabat debekatuta dago, espresuki baimendu izan ezik. Egoitzan dagoen edozein edukitako erabilerarako lizentziak, erabiltzaileari emandakoa, bakarrik balio du edukia deskargatzeko eta pribatuki erabiltzeko, baldin eta aipatutako edukiak osorik mantentzen eta horien iturria aipatzen bada (Ley 37/2007, de 16 de noviembre, sektore publikoaren informazioa berriz erabiltzeari buruzkoa).
Hizkuntza koofizialak erabiltzea Egoitza Elektroniko Zentralean
Urriaren 1eko 39/2015 Legeko 13.c) artikuluak, Herri Administrazioetako Administrazio Prozedura Erkidearena, onartzen du pertsonek, Herri Administrazioekin harremanetan izaterakoan, bere Autonomia Erkidegoko lurraldeko hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea, Lge honetan eta gainontzeko ordenamendu juridikoan aurreikusitakoari jarraiki.
Agindu hau betez, prozeduretako kudeaketa elektronikoan erabilitako sistemak eta aplikazioak egokituko zaie aipatutako urriaren 1eko 39/2015 legearen 15. artikuluan hizkuntza ofizialkideei buruz aipatutakoari.
Bestalde, azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 6.5. artikuluak dio hizkuntza ofizialkidetasuneko araubidea duten lurraldetan eskumena duen titularrari dagozkion egoitza elektronikoek edukiak eta zerbitzuak dagozkion hizkuntzetan jarriko dituztela eskura.
Egoitza honen edozein lekutan hizkuntza ofizialkideak erabiltzeak ez du kaltetuko bertan barne hartutako prozedura guztien eskuragarritasunari, beraz, kasuan kasu hura aurretik aipatutako prozedura araudiaren aplikazioaren bidez ebatziko da.
Web gune honen edukiak, jatorrian, gazteleraz idatzi dira, eta horiek egokitzapenerako itzuli dira. Horretarako itzulpen automatikorako erremintak erabili dira katalana eta galegoaren kasuan, beraz, akatsak egonn daitezke. Ohartarazten da, izaera orokorrarekin, gaztelerako eta beste hizkuntzetako bertsoen artean aldea egon daitekeela, horiek itzultzeko prozesutik eratorrita.
Web orri honen testu ofiziala gaztelerako bertsioa da. Web honen itzulitako testuaren edozein zatituan aurkitutako informazioa zehatza izateari buruzko zalantza edo galderaren bat sortuko balitz, mesedez, kontsultatu gaztelerako bertsio ofiziala.
Eskubide aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna
Ohar Legal hau osatzen duten baldintzak interpretatzerakoan, eztabaia edo gatazka sortuz gero, eta baita Egoitza honen zerbitzuekin lotutako edozein auzi ere, Espainiako legea lege aplikagarria izango da.
Egoitza bistatuz gero edo bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiliz gero, sor daitekeen edozein auzi ebazteko, Ministerio honek eta Erabiltzaileak adosten dute Erabiltzaileren helbideko Epaileei eta Auzitegiei men egitea, baldin eta Espainiako lurraldean kokatuta badago.
Bistaratze zuzenerako informazioa
Hauek dira Atarirako bereizmen bateragarriak, onenak eta ez bateragarriak:
Bateragarriak | Onenak | Ez bateragarriak |
---|---|---|
1024x768 px-etik aurrera |
| 800x600 px edo hortik beherakoak |
Jarraian ageri da hoberen balioetsitako eta gehien erabilitako arakatzaile bateragarrien zerrenda:
Google Chrome | Bateragarria |
---|---|
Mozilla Firefox | 51. bertsiotik aurrera |
Internet Explorer | 10. bertsiotik aurrera |
Microsoft Edge | Bateragarria |
Opera | Compatible |
Safari Windows | Ez gomendagarria, zaharkitua (5.1.7 azken bertsioa 2012ko Maiatzeko da) |
Safari iOS | A partir de la versión 12.1.2 |
Vivaldi | Bateragarria |
Comodo Dragon | Bateragarria |
Comodo IceDragon | 51 bertsiotik aurrera |
Edozein arakatzaile hautatuta ere, beti gomendatzen da azken bertsio eskuragarria erabiltzea, ezaugarri berri edo hobekuntzak izaten dituztelako, akatsak zuzentzen dituztelako eta aurreko bertsioak laguntza teknikorik gabe uzten direlako.
Kontuan hartuta Atarriak HTTPS ziurtagiriak dituela, hau da sistema eragile bakoitzarentzat gutxieneko bertsio bateragarria:
Windows:sistema eragile honen gainean exekutatzen diren arakatzaile guztiek behar bezala funtzionatzen dute (erroko ziurtagirian konfiantza jartzen dute eta, beraz, ez dute ohartarazpenik bistaratzen). Honek barne hatzen ditu Internet Explorer, Chrome… Mozilla Firefox arakatzaileak behar bezala funtzionatzen du, exekutatzen ari den sistema eragilea edozein izanda ere, 51. bertsiotik aurrera (2017ko urtarrilekoa).
Almacén NSS biltegiratzearen 3.28 bertsioa eta ondorengoak: Linux-ek erabiltzen duen biltegiratzea da. Sistema eragile honetan exekutatzen diren arakatzaile guztiek (NSS v3.28-rako eguneratu ez diren bertsioak izan ezik) behar bezala funtzionatzen dute (2016ko abendutik aurrera).
Android: 8.X (OREO) bertsiotik aurrera (2017ko abuztukoa).
Llavero MAC/IOS:iOS 12, macOS 10.14 (Mojave), watchOS 5 eta tvOS 12 bertsioetatik aurrera.
Acrobat: Erroko ziurtagiriak eta bitarteko ziurtagiriak Adobe-ren barne daude 2015eko urriaren 14az geroztik.