sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Aldatu kontraste handira

Verificación de Documentos Electrónicos

Egiaztapen Kode Seguruak (CSV) bermatu egiten du, egoitza elektronikoaren bitartez burutzen den alderaketa bidez, dokumentuaren osotasuna ( 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, 42. artikulua). Bere aldetik, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 27. artikuluan honakoa xedatzen du: “Dokumentu elektronikoen paper euskarriko kopiek adierazi beharra daukate kopia direla, eta kode elektronikoki sortu bat edo beste egiaztapen sistema bat izan behar dute, aukera emango duena kopiaren autentikotasuna kontrastatzeko, kopia egin duen organo edo organismo publikoaren artxibo elektronikoetan sartuz”.

Ogasun Ministerioak dokumentu elektronikoak egiaztatzeko hainbat sistema ditu, egiaztapen kode seguruak baliatuta. Dokumentua egin duen organoaren arabera, dokumentu hori egiaztatzeko aukera ematen duen egiaztapen sistema erabili beharko da.

Sistema hauek ahalbidetzen dute organo administratibo batek biltegiratutako dokumentu bat atzitzea, dokumentu elektroniko bat deskargatzea eta dokumentu elektronikoen osotasuna eta autentikotasuna bermatzea dokumentu horiek jatorrizko dokumentuarekin alderatzeari esker.

Jarraian adierazi dira Ministerio honek erabilgarri dituen egiaztapen sistemak: