sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Aldatu kontraste handira

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38.3 artikuluan eta herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea partzialki garatzen duen azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 3.2 e) artikuluan xedatutakoa betez, Egoitza honen bidez bermatuko da kexak eta iradokizunak aurkezteko eskuragarri dauden bitartekoetara sartu ahal izatea.

Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioko egoitza elektronikoak sortu eta arautzen dituen apirilaren apirilaren 2ko HAP/548/2013 Aginduaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, agindu honen bitartez sortutako egoitzek eskainitako edukiekin, kudeaketarekin eta zerbitzuekin loturiko kexak eta iradokizunak aurkezteko baliabide eskuragarriak honakoak izango dira:

Zergen administrazio-prozedurekin lotuta badaude kexa edo iradokizunak, Zergaduna Babesteko Kontseilua arautzen duen azaroaren 13ko 1676/2009 Errege Dekretuaren 8. artikuluan eta 3. atalean xedatutakoari jarraituko zaio.

Kexak edo iradokizunak loturarik ez badu (ez zuenean, ez zeharka) zergen administrazio-prozedurekin, aurrez aurre edo ohiko postaz egin daiteke aurkezpena, erregistro orokorretan eta zerbitzu nagusietako jendearen arretarako bulegoetan. Erantzule diren organo edo erakundeei zuzenduko zaie, Estatuaren Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko esparru orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 951/2005 Errege Dekretuaren 15. artikuluan zehaztutako prozedura erabiliz; edo Egoitza Elektroniko Nagusi honeko Dpartamentuaren Ikuskaritza Nagusiaren zerbitzua erabiliz.

Ez dira kexak eta iradokizunak aurkezteko bidetzat hartuko egoitza behar bezala erabiltzeko aholkularitza elektronikoko zerbitzuak (herritarrek azaldutako arazoei erantzun behar diete, hala ere).