sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Aldatu kontraste handira

Nola nabigatu Ministerio honen Egoitza Elektroniko Nagusian.

Egoitza Elektroniko Nagusiaren bidez Departamentuaren inguruko beste egoitza batzuekin lotura egin daiteke eta bertako zerbitzu elektronikoetan sartu. Nabigazio Gida honetan, Egoitza Elektroniko Nagusiaren informazioa nola dagoen egituratuta, zer erabilgarritasun-irizpide betetzen dituen eta estandarrak eta informazioa nahiz eskaintzen diren zerbitzuak eskuratzeko zer gomendio tekniko eta programa behar diren azaltzen da.

Egoitza Nagusiaren egitura

Egoitza Elektroniko Nagusiaren hasierako orria honela dago egituratuta:

Guztientzako edukiak (egoitzaren nabigazio-orri guztietan agertzen dira):

  • Goiburua: Goiko aldea. Honako hauek ageri dira: erakunde-irudiaren logotipoak, egoitzaren goiburuko irudia, beste hizkuntza batzuetarako sarbidea, letra-tamaina eta kontrastearen hautaketa eta bilatzaile orokorra.

 

  • Nabigatzeko menu nagusia: Goiko eskuinaldea. Ministerioaren prozedura eta zerbitzu elektroniko guztiak eskura ditzakezu, bai zuzenean, bai horiei dagozkien egoitzetarako esteken bidez (Prozedurak eta Zerbitzu Elektronikoak kanala). Gainera, zerbitzu horiek erabiltzeko behar den informazioa erakusten du, jakinarazpen elektronikoetarako eta sinadura elektronikorako kanalen bidez.

 

  • Orri-oina: Behealdea: Egoitzaren erabilerak eta tresnak erakusten ditu (araudi erregulatzailea eta Erregistro Elektronikoari buruzko informazioa, besteak beste), bai eta web-erabilerak eta web-tresnak (nabigazio-gida, web-orriaren erabilgarritasunari buruzko informazioa, lege-oharrak, web-mapa eta "jarri gurekin harremanetan"), eta web-estandarrak ere (erabilgarritasunerako CSS eta WAI-AA, web-orrietako hizkuntzarako XHTMLa).

 

Edukien eremu nagusia: Honako hauek daude: Egoitza Elektroniko Nagusiaren ongietorri-mezua, Ministerioaren Atarirako esteka bat, Eratorritako Egoitza Elektronikoetako nahiz Ministerioaren azpiegoitzetako sarbideak eta Ministerioaren beste egoitza elektroniko batzuetarako estekak.

Egoitza Elektroniko Nagusitik azpiegoitzen eta organo nahiz erakundeen web-orrietan sartuz gero, ez zara aterako Egoitza Nagusitik. Ministerioaren beste egoitza elektroniko batzuetan sartuz gero, ordea, ingurune horretatik aterako zara.

 

Atariaren hasierako orriko edozein aukera hautatuta, lehen mailako informazioa eskuratuko duzu, eta, hortik, informazio-maila berrietarako sarbidea egon daiteke, bai eta eduki horrekin zerikusia duten Interneteko beste helbide batzuetarako estekak ere (leiho berrian betiere, eta Egoitza Elektroniko Nagusiaren ingurunetik aterako zara).

Erakundearen ikurraren gainean sakatuz gero, hasierako orrira itzultzeko aukera duzu une oro.

 

Nola jakin non zauden?

Web-orriaren goialdean, webaren nabigazio-orrien/emaitzen edukia agertzen den tokian, zu zauden orriraino egindako nabigazioa zehazten da (kanala, azpikanala eta orriaren izenburua azaltzen dira).

 

Nabigazioaren Menu Nagusiaren edukiak kolorearen bidez (hautatutako edukiak kolore ezberdina hartzen du) eta irudiaren bidez identifikatzen dira.

 

Web-mapak ere ematen digu orientabidea (orriaren behealdeko menu horizontalean dago).

Nola aldatu hizkuntza?

Egoitza Elektroniko Nagusi honek hainbat hizkuntzatan eskaintzen ditu edukiak eta zerbitzuak. Espainiako hizkuntza ofizialetan sar zaitezke web-orrian (katalana, galiziera eta euskara), baita ingelesez ere.

Hizkuntza hautatzeko menua goiburuaren eskuinaldean dago. Egoitzaren bertsioa gaztelania ez beste hizkuntza batean ikusteko (hizkuntza hori dago lehenespenez ezarria), aukeratutako hizkuntzan "ongi etorri" hitza hautatu behar duzu.

 

Siglak eta akronimoak

Ministerioaren Egoitza Elektroniko Nagusiaren orrietan, siglak eta akronimoak erabiltzen dira organo- eta erakunde-izen batzuetan. Hona hemen zer esanahi duten:

  • AEAT = Zerga Administrazioko Estatu Agentzi
  • EAP = Estatuko Administrazio Publikoa
  • CMT = Tabakoaren Merkaturako Komisarioa
  • CNC = Konkurrentziaren Batzorde Nazionala
  • CNMV = Balore Merkatuko Batzorde Nazionala
  • DG = Zuzendaritza Nagusia
  • FNMT = Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala
  • IEF = Zerga Ikerketen Erakundea
  • INE = Estatistika Institutu Nazionala
  • TEA = Auzitegi Ekonomiko Administratiboak

Inprimatzeko bertsioa

Edukien eremu nagusia inprimatzeko, klikatu Inprimatu aukeran, Fitxategia menuan.

Erabilgarritasuna eta estandarrak

Egoitza Elektroniko Nagusiko orriek 139803:2004 UNE Arauaren 1. eta 2. lehentasunak betetzen dituzte, eta W3Cren  irisgarritasun-gidalerroen A bikoitza mailara egokitzen dira, minusbaliotasunak dituzten pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte-hedabideekin lotutako teknologiak, produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamenduari jarraiki (azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretua (PDF, 269 KB gutxi gorabehera)).

Hauek dira, besteak beste, erabilgarritasuna errazteko hartu diren neurriak:

  • Letra-tipoaren tamaina aukeratu ahal izatea. Goiko menuko botoiak
  • Egoitzaren aurkezpena egiteko bi kontraste ezberdin. Hasieran testa egitea eta egoitzaren goiburuko botoia jartzea.
  • CSS 2.0 erabiltzea informazioa aurkezteko (teilakatutako estilo-orriak)
  • Irudietan ordezko testua erabiltzea.
  • Estekek hiperestekaren funtzioa edo helmuga azaltzea.
  • W3Caren estandarrak erabiltzea: XHTML 1.0, CSS 2.0, WAI AA.

 

Web-orri honen irisgarritasunari buruzko kexu, kontsulta edo hobekuntzarako iradokizun oro egiteko, erabili helbide elektroniko hau: gestion.sede@minhafp.es.

Kexa edo iradokizun formala adierazi nahi baduzu, Ministerio honen Kexa eta Iradokizunetarako prozedura erabili behar duzu, Estatuko Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko uztailaren 29ko 951/2005 Errege Dekretuaren 15 artikuluaren arabera.

Zerbitzu elektronikoak nola eskuratu

Egoitza Elektroniko Nagusi honetan eskuragarri dauden zerbitzu elektroniko guztiak erabili ahal izango dira:

  • Nabigazio-menu nagusiko "Prozedurak eta zerbitzu elektronikoak" kanalaren bidez.
  • Egoitzaren goiburuko bilatzaile orokorraren bidez.

Halaber, Egoitza Elektroniko Nagusian dagoen azpiegoitza eta organo/erakunde bakoitzaren "Zerbitzu Elektronikoak" kanalaren bidez, hautatutako organo edo erakundearen zerbitzuak eskuratu daitezke.

Egoitza Nagusian dauden azpiegoitza eta unitate nahiz erakundeei dagokienez, horien administrazio-jarduerak Egoitza Elektroniko Nagusiaren bidez eskuratuko dira zuzenean. Beste egoitza batzuen jarduerak eskuratzeko, Egoitza Elektroniko Nagusiko estekak erabili behar dira.

Web orri honetan argitaratutako informazioa deskargatzeko beharrezko programak eta gomendio teknikoak

Egoitza Elektroniko Nagusiaren edukiak behar bezala bistaratzeko gomendatutako gutxieneko bereizmena ondokoa da: 1024 x 768.

Dokumentu jakin batzuk bistaratzeko beharrezko programak ondokoak dira:

  • PDF fitxategiak ikusteko.
  • NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo adostutako pasahitzak, zerbitzu elektronikoak eskuratu nahi dituzten erabiltzaileak kautotzeko. Zerbitzu horien zehaztapen teknikoetan jasotzen dira onartutako identifikazio-bideak.

Egoitza elektronikoaren ziurtagiria instalatuta ez izatekotan, errore abisu bat ager liteke. Abisu hori ekiditeko, instalatu FNMTko Administrazio Publikoko erroko ziurtagiriak (AC AP).