sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Aldatu kontraste handira

Idazkaritza Nagusi Teknikoa

Biblioteca Central del Ministerio

Idazkaritza Nagusi Teknikoak, zuzendaritza organo gisa, honako baterako zerbitzuekiko eskumena du: araudiaren ekoizpena, laguntza juridikoa, informazioa eta argitalpenak, Datu Babeserako Ordezkaritza eta informazio publikoaren berrerabilpeneko koordinazioa.

Hiritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen artean, euren eskumenak aitortzeko prozeduraren barnean, Idazkaritza Nagusi Teknikoa aurkeztu daitezkeen erreklamazioak eta errekurtsoak jasotzeko, izapidetzeko eta, hala badagokio, ebazpena proposatzeko arduraduna da, zergekin lotutakoak izan ezik. Azken horiek ekonomia eta administrazio auzitegiei dagozkie.

Horrez gain, honakoetaz arduratuko da: Saileko indarreko araudia argitaratzea, administrazio izaerako informazio orokorreko eskeretan lagutnzea, Artxibategi Orokorreko administrazio dokumentuen eta espedienteen kopia legalak ziurtatzea edo igortzea; eta baita ere sailari zuzentzen zaizkion informazio publikoa berrerabiltzeko eskaerak koordinatzea.

Azkenik, Ministerioko Datu Babeserako Ordezkariak zuzentzen dizkioten erreklamazioak artatuko ditu, Datu Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkeztu baino lehen, eta baita arloarekin lotutako informazio eskaerak ere.

Unitate honen eskumeneko zerbitzuak izapidetu nahi badituzu, sartu “ZERBITZU ELEKTRONIKOAK” estekan, pantailaren ezkerraldean. Informazio gehiagorako, kontsultatu ditzakezu Ministerioko Atariaren hurrengo orriak, erakunde honen eskumeneko arloei dagokienez: