Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Arbitrala
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Arbitrala Estatuko Zerga Administrazioaren eta foru-aldundien artean edo foru-aldundien eta edozein autonomia erkidegotako administrazioaren artean zergen arloan sortzen diren gatazkak aztertzeko eta ebazteko organoa da:
- Adostutako zergen lotura-puntuen ezarpena. "Lotura-puntua" izeneko irizpidearen bidez, Kontzertu Ekonomikoak ezartzen du zein araudi aplikatu behar den, erkidea edo forala, eta zein administraziori esleitzen zaion adostutako zerga jakin baten etekina edo eskumena.
- Administrazio bakoitzari dagokion proportzioa zehaztea, Sozietateen gaineko Zerga edo Balio Erantsiaren gaineko Zerga batera ordaintzen denean. Kontzertu Ekonomikoak zehazten du zein kasutan enpresak ordaindu behar dizkion zergak administrazio bati, eta zein kasutan ordaindu behar dizkion zergak Euskal Autonomia Erkidegoari eta Espainiako gainerako lurraldeari. Bigarren kasu horretan, lurralde bakoitzean zorraren zer ehuneko ordaindu behar den zehazteko arauak ezartzen dira.
- Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Kontzertu Ekonomikoa interpretatzea eta aplikatzea banakako zerga-harremanei buruzko kasu zehatzetan.
- Zergadunen helbideratzearen inguruko desadostasunak.