sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Itzuli kontraste normalera

Egutegi ofiziala:

 Herri Administrazioetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak dio, bere 30.7. artikuluan, Estatuko Administrazio Orokorrak, lan egutegi ofizialari jarraiki, dagokion esparruan, jaiegunetako egutegia finkatuko duela, epeak zenbatzeko ondorioetarako. Bestalde, nobedade gisa, aipatutako Legeak, bere 30.2. artikuluan, larunbatak epeak zenbateko kontuan hartzeko egunetatik atera ditu.

Aipatutako artikuluetan ezarritakoa betetzeko, Funtzio Publikoaren Estatu Idazkaritzaren 2023ko azaroaren 16ko Ebazpenak 2024rako egun baliogabeen egutegia ezarri zuen, eta Sarbide Orokorreko Gunean egutegi-formatuan deskarga dezakezu hura inprimatzeko.

Data eta ordu ofiziala:

Urriaren 1eko 39/2015 Legeko 31.2. artikuluak, Herri Administrazioetako Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, adierazten du Administrazio edo Erakunde bakoitzaren erregistro elektronikoa, epeak zenbatzeko ondorioetarako, araupetuko dela sarrerako egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialaren arabera, eta horrek bere osotasuna bermatzeko beharrezko segurtasun neurriak eduki beharko dituela eta baita eskuragarri eta ikusgarri izan ere.

Halaber, 203/2021 Errege Dekretuak, martxoaren 30ekoak, 11.1 f) artikuluan xedatzen du egoitza elektronikoetan adieraziko direla data eta ordu ofizialak, aurreko paragrafoan aurreikusitako ondorioetarako.

Azkenik, urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren 15.2. artikuluak, Administrazio Elektronikoaren esparruan Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionala araupetzen duena, adierazten du data eta ordua Armadako Errege Erakunde eta Behatokiarekin (aurrerantzean ROA) sinkronizatuko direla, urriaren 23ko 1308/1992 Errege Dekretuan ordu legalari buruz adierazitakoari jarraiki.

Xedapen hauek betez, Egoitza Elektroniko Nagusi honen data eta ordu ofiziala eskainiko dira, eta ikusgai eta etengabe eguneratuta jarriko dira web gune honen goiburuan. ROA kontsultatzerakoan akatsaren bat gertatuz gero, erlojuak web gune honen zerbitzariaren ordua adieraziko du, ROA berriz kontsultatu arte.