IGAE
Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusia
Hasiera>Ministerioaren arloko PAGe-ari lotutako...>IGAE>Zerbitzu elektronikoak>Ingresos no tributarios. Modelo 069. Trámites.
Ingresos no tributarios. Modelo 069. Trámites.
Zerbitzu hauek jartzen dira herritarraren eskura: • 069 eredua, diru-sarrera zehatz batzuk ordaintzeko (gaur egun, BOEn iragarkiak argitaratzeagatiko gastuak itzultzeko soilik erabilgarri). • Dirulaguntzen itzulketa egunean izatearen ziurtagiria. • Maileguen itzulketa egunean izatearen ziurtagiria. • Bere izenean jaulkitako 069 ereduen kontsulta, zergazkoak ez diren zorrei eta haiek ordaintzeari buruzkoak. • Zergazkoak ez diren zorrak geroratu edo zatikatzearen kudeaketa.
Erakunde arduraduna: Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusia
Gaia: Altxorra eta finantza politika
SIA Kodea: 210417
- Zerbitzu honetarako sarbideak komunikazio kanal seguru baten bitartez egiten dira eta, ezinbesteko betekizun gisa, Cl@ve zerbitzuak eskura jartzen dituen metodo hauetako bat erabilita identifikatu beharko duzu: Cl@ve PIN, Cl@ve iraunkorra edo ziurtagiri elektronikoa. Cl@ve zerbitzuari buruzko informazioa
- Sarbidea egin daiteke jarraian adierazitako arakatzaileen bitartez: Microsoft Internet Explorer 7 edo ondorengoa (32 edo 64 bit), Mozilla Firefox 4.0 edo ondorengoa (Windows-en 32 bit bakarrik onartzen ditu), Google Chrome 15 edo ondorengoa, Apple Safari 5 edo ondorengoa. Konfigurazio betekizunak ikusteko arakatzaileen konfigurazio eskuliburua deskarga daiteke.
- Ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve sistema ez baduzu, hemen eskura dezakezu zergaz besteko zorren ordainketa zatikatzeko eskabidea (069 eredua), Administrazioaren erregistro arloan laguntza emateko bulegoetan aurkeztu ahal izateko. GARRANTZITSUA: Arakatzaileen konfigurazio arazoak saihesteko, behin inprimakia irekita, gorde ezazu zure ordenagailuan eta ireki ezazu Adobe Acrobat Reader programarekin behar bezala betetzeko. Sartu inprimakira
- IGAEk eskaintzen duen zerbitzu elektroniko honi buruzko galderarik izanez gero: IncidenciasSic3@igae.hacienda.gob.es
- Edozein kontsulta tekniko edo web orriko informazioari buruzko edozein kontsulta egiteko: gestion.sede@hacienda.gob.es