sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Itzuli kontraste normalera

Egoitza Elektroniko Nagusiko edukiei nahiz funtzionamenduari buruzko iradokizun edo kontsulta bat egin nahi baduzu, zoaz helbide elektroniko honetara: gestion.sede@hacienda.gob.es (Egoitza Elektroniko Nagusiko eduki kudeatzailearen postontzia, webmaster-a). Informazioa eskatzeko mezuetan ematen diren datu pertsonalak planteatutako gaiei erantzuteko erabiliko dira, eta datu horien tratamenduaren arduraduna Idazkaritza Nagusi Teknikoa izango da. Datuak babesteko eskubideak erabili ahal izango ditu tratamenduaren arduradunaren aurrean. Kontsultatu tratamenduari buruzko informazio gehiago.

Kexa edo iradokizun formala adierazi nahi baduzu, Ministerio honen Kexa eta Iradokizunetarako prozedura erabili behar duzu, Estatuko Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko esparru orokorra arautzen duen uztailaren 29ko 951/2005 Errege Dekretuaren 15. artikuluaren arabera.