Idazkaritza Nagusi Teknikoa
Informazio irisgarriaren eskaerak eta webgunearen irisgarritasunaren inguruko kexak
Salbuetsita egoteagatik edo gehiegizko bolumenagatik irisgarritasun betekizunak betetzen ez dituen informazioa formatu irisgarrian eskatzea; edo kexa bat aurkeztea irisgarritasun betekizunak betetzen ez direla salatzeko.
Erakunde arduraduna: Idazkaritza Nagusi Teknikoa
Gaia: Herritarren eskubideak
SIA Kodea: 2328521
- Prozedura hau AGEko Erregistro Elektroniko Nagusiko (REC) formularioaren bidez izapidetzen da. “JOAN PROZEDURARA” ataletik honakoa egin dezakezu:
- Bidali eskera edo kexa bitarteko elektronikoak baliatuta.
- Zure prozeduraren izapideen egoera kontsultatu
- Aipatutako erregistroari buruzko informazioa kontsultatu
- Halaber, eskaera edo kexa aurkeztu daiteke 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 16.4. artikuluan jasotako gainerako aukerak baliatuta.
- Informazio irisgarria eskuratzeko eskaeretan, argi eta garbi zehaztu behar dira arrazoizko eskaera legitimoa dela egiaztatzea ahalbidetzen duten egintzak, arrazoiak eta beharrak.
- Idazkaritza Nagusi Teknikoak eskainitako Zerbitzu Elektroniko honen inguruko edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan: accesibilidadweb@hacienda.gob.es
- RECri eragiten dioten intzidentzia teknikoetarako, honako honekin harremanetan jar zaitezke: http://administracion.gob.es/pag_Home/atencionCiudadana/ayudame/telefono.html
- Esteka prozedurari buruzko informaziora Ministerioaren Atarian