Idazkaritza Nagusi Teknikoa
Interesatuaren datu pertsonalak tratatzeari buruzko informazioa
Interesatuak datu babeseko ordezkariarekin harremanetan jar daitezke, euren datu perstonalen tratamenduari eta euren eskubideak 2016/679 (EB) Araudiaren arabera aitortzeari buruzko gai guztiei dagokienez.
Erakunde arduraduna: Idazkaritza Nagusi Teknikoa
Gaia: Herritarren eskubideak
SIA Kodea: 750604
Irakurri arretaz jarraibide hauek “JOAN PROZEDURARA” sakatu aurretik:
Prozedura hau Estatuko Administrazio Orokorreko Erregistro Elektroniko Nagusiko (REC) inprimakiaren bidez izapidetzen da. “JOAN PROZEDURARA” aukeratik honakoa egin dezakezu:
- Eskaera elektronikoki bidaltzea
- Zure prozeduraren izapidetze egoera kontsultatzea
- Erregistro horren sarbideari buruzko informazioa kontsultatzea
Halaber, eskaera aurkeztu dezakezu ere 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 16.4. artikuluan aurreikusitako gainerako bitartekoak erabilita.
Ogasun Ministerioaren aurrean aurkezten den interesdunaren datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio eskaera baten kasuan, kontuan hartu jarraian adierazitako jarraibideak “Eskaeraren datuak” atalerako:
- Erakunde hartzailea: eskaera Web Zerbitzuen, Gardentasunaren eta Datuen Babesaren Zuzendariordetza Nagusiari helarazi behar zaio.
- Gaia: idatzi eremu honetan "interesdunaren datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa”.
- “Adierazten du” eta “Eskatzen du” eremuetan, azaldu modu argian zein informazio eskuratu nahi duzun Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren araberako zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko eta zure eskubideak baliatzeari buruzko gai guztiei dagokienez. Ogasun Ministerioak egiten dituen datu pertsonalen tratamenduen zerrenda oso eta eguneratua aurki dezakezu, mendeko erakundeenak izan ezik, Ogasun Ministerioaren Tratamendu Jardueren Erregistroan. Bertan adierazten da ere tratamendu bakoitzaren arduraduna.
Jarraian ageri den imprimaki deskargagarria erabil dezakezu prozedura aurrez aurre izapidetzeko edo inprimaki elektronikoari dokumentu hori eransteko (PDF g.g.b 184,10 KB)
Estatuko Administrazio Orokorreko Erregistro Elektroniko Nagusiari eragiten dioten gorabehera teknikoen kasuan, jarri harremanetan hemen: http://administracion.gob.es/pag_Home/atencionCiudadana/ayudame/telefono.html
Prozedurari buruzko informaziorako esteka Ministerioaren Atarian.