sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Aldatu kontraste handira

Idazkaritza Nagusi Teknikoa

Informazio publikoa berrerabiltzeko eskaera

Administrazio-agiriak berrerabiltzeko eskaera, baldin eta agirien izaerak prozedura baten izapideak egitea eskatzen badu (hau da, agiriak formato elektronikoan ez badaude eta arau batek, arrazoiak emanez, horrela ezartzen badu)

Erakunde arduraduna: Idazkaritza Nagusi Teknikoa

Gaia: Informazio publikoa

SIA Kodea: 201064

Irakurri arretaz jarraibide hauek “JOAN PROZEDURARA” sakatu aurretik.

Prozedura hau Estatuko Administrazio Orokorreko Erregistro Elektroniko Nagusiko (REC) inprimakiaren bidez izapidetzen da. “JOAN PROZEDURARA” aukeratik honakoa egin dezakezu:

  • Eskaera elektronikoki bidaltzea.
  • Zure prozeduraren izapidetze egoera kontsultatzea.
  • Erregistro horren sarbideari buruzko informazioa kontsultatzea.

Halaber, eskaera aurkeztu dezakezu ere 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 16.4. artikuluan aurreikusitako gainerako bitartekoak erabilita.

Ogasun Ministerioaren aurrean aurkezten den informazio publikoa berrerabiltzeko eskaera baten kasuan, kontuan hartu jarraian adierazitako jarraibideak “Eskaeraren datuak” atalerako:

  • Erakunde hartzailea: eskaera berrerabili nahi diren dokumentuak dituen organoari helarazi beharko zaio.
  • Gaia: idatzi eremu honetan “Informazio publikoa berrerabiltzeko eskaera”.
  • “Adierazten du” eta “Eskatzen du” eremuetan, adierazi modu argian atzitu nahi duzun/dituzun dokumentuaren/dokumentuen identifikazioa, berrerabileraren xedeak, komertzialak zein ez komertzialak, azalduta.

Estatuko Administrazio Orokorreko Erregistro Elektroniko Nagusiari eragiten dioten gorabehera teknikoen kasuan, jarri harremanetan hemen: http://administracion.gob.es/pag_Home/atencionCiudadana/ayudame/telefono.html