sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Aldatu kontraste handira

Oficina Nacional de Evaluación-ONE

Ebaluazio Bulego Nazionalaren derrigorrezko txostena (Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 333.3. artikulua)

Izapide honi esker, erakunde honen aurrean obra-emakiden eta zerbitzuak emateko kontratuen jasangarritasun finantzarioa aztertzen duen txostena igortzea eskatu ahal izango da, baita kontratu horietan hartu beharreko oreka ekonomikoa berrezartzeko hitzarmenak ere, Espainiako ordenamendu juridikora Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE eta 2014/24/UE zuzentarauen transposizioa egiten duen Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 333. artikuluan eta Ebaluazio Bulego Nazionalaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 9ko HFP/1381/2021 Aginduaren 1. artikuluan zehazten denari jarraituz.

Erakunde arduraduna: Ebaluazio-Bulego Nazionala

Gaia: Kontratazioa

SIA Kodea: 2716766

Txostena lehiaketa publikoa baino lehen eskatuko da, betiere obra-emakiden kontratua edo zerbitzuak emateko kontratua bada, eta Estatuko Administrazio Orokorraren edo tokiko erakundeen aginpide edo erakunde esleitzaileek (edo bestelako menpeko erakunde edo organismoek) egin badute, baita ONE bulegoarekin bat egin duten autonomia-erkidegoek egin badute ere.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 333.3. artikuluaren a) eta b) letretan azaltzen diren ezaugarriak izan behar dituzte kontratuek.

Era berean, kontratuaren oreka berrezartzeko hitzarmenei buruzko txostena eskatuko da (Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 270.2. eta 290.4. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera), baldin eta aldez aurretik aipatutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 333.3. artikuluaren a) eta b) letrei jarraituz jakinarazitako obra-emakidak edo zerbitzu-emakidak badira, edo kontratuetan txostena egiteko gai bilakatzen dituzten elementuak sartzea badakar baldin eta kontratuaren balio zenbatetsia milioi bat eurotik gorakoa bada.

Bideratzeko atarian dagoen eskaera betetzean hasiko da prozedura, Sektore Publikoko Kontratuen Legeari eta Ebaluazio Bulego Nazionalaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 9ko HFP/1381/2021 Aginduari jarraituz beharrezkoa den dokumentazio guztia erantsiz.

Txostenaren eskaera aurkezteari buruzko informazio gehiago jasotzeko, kontsulta ezazu honako webgune hau: https://www.hacienda.gob.es/eu-ES/Oirescon/Paginas/one-guia.aspx.

Derrigorrezko txostenak hogeita hamar egun balioduneko epean ebaluatuko dira. Epe hori eskaera bide elektronikoaren bitartez jasotzen denetik zenbatzen hasiko da edo, dokumentazio osagarria eskatu behar izanez gero, ONE bulegoak derrigorrezko txostena behar bezala egiteko eskatzen duen dokumentazio guztia sartzen den egunetik.