sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Itzuli kontraste normalera

Ikuskaritza Orokorraren

Ikuskaritza Orokorraren

Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioko Ikuskaritza Nagusia zuzendaritza nagusi-mailako eta saileko Idazkariordetzaren menpe zuzeneko organoa da eta badu, besteak beste, honako eginkizun hau: Sailaren menpean edo Sailari erantsita dauden zerbitzu, organo, organismo eta erakunde guztiak ikustatzea. Halaber, lege-aginduz, Ministerioaren Ikuskaritza Nagusiak Estatuak lagatutako zergak kudeatzen dituzten Autonomia Erkidegoetako zerbitzuak ikuskatzen ditu.

Ikuskaritza Nagusiak, aldi berean, barne-kontroleko jardueratik eratorritako proposamenak eta gomendioak bultzatu eta proposatzen ditu zerbitzuen arteko jarduera koordinatua eta eraginkorra lortzeko, zerbitzuen jarduerak erregulatu eta aurrez markatutako helburuak lortzen laguntzeko eta, azkenik, Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioko programak betetzeko egokienak diren erabakiak hartzen lagunduko duten irizpideak bateratu eta erakundeen eta prozeduren egokitzapen garrantzitsuak bateratzeko.

Bestalde, Ikuskaritza Nagusiari dagokio Ministerioaren zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko politika bultzatu eta koordinatzea, eraginkortasuna eta kalitatea ebaluatzeko sistemak garatzea, hiritarrentzako informazio-sistemak hobetzeko ekintzak koordinatzea eta zerbitzu horiek elektronikoki erabiltzean hiritarren eskubideak betetzen direla egiaztatzeko jarduera espezifikoak egitea. Esparru jakin horretan, Ikuskaritza Nagusiak kudeatzen du kexak eta iradokizunak elektronikoki jasotzeko sistema. Sistema horrek Sailaren erakunde eta atal autonomo guztietako kexa eta iradokizunak jasotzen ditu, Zergapekoaren Defentsa Batzordeari idatzitakoak salbu.

Azkenik, zerbitzuek garatutako jarduerekin lotutakoaren inguruan Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioko zuzendariei aholkularitza eta laguntza eskaintzeaz gainera, Ikuskaritza Nagusiaren funtzioa da Idazkariordetzari laguntza ematea Ministerioan administrazio elektronikoa bultzatu eta koordinatzeko lanetan.

Ikuskaritza Nagusia osatzen dute Zerbitzuen Ikuskaritzak eta Zerbitzuen Ardura Administratiboen eta Estatistikaren Zuzendariordetza Nagusiak.

Ikuskaritza nagusiak dokumentu elektronikoak egiaztatzeko zerbitzua eskaintzen du egiaztapen-kode seguruaren bidez (CSV), 2016ko apirilaren 13ko HAP/533/2016 aginduan ezarritakoari jarraituz.