sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Itzuli kontraste normalera

Administrazio Elektronikoak fidagarria izan behar du herritarrek dagozkien izapide administratiboak segurtasun eta fidagarritasun osoz burutu ditzaten. Horretarako, Administrazio Elektronikoaren esparruko Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 22ko 40/2015 Legearen 156. artikuluak zehazten duena, helburu gisa du konfiantza sortzea honako alderdien inguruan: informazio-sistemek zerbitzuak emango dituzte eta informazioa babestuko dute beren espezifikazio funtzionalen arabera, kontrolik gabeko etenik edo aldaketarik gabe, eta informazioa baimenik ez duten hirugarrenetara iristeko arriskurik gabe.

Informazioaren Segurtasun Politika da urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-mekanismo eta prozeduren definizioa, kudeaketa, administrazioa eta inplementazioa errazteko helburua duen erreferentzia-esparrua.

Uztailaren 29ko HFP/873/2021 Agindu bidez onartu zen Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren administrazio digitalaren esparrurako informazioaren segurtasun politika.

Bestalde, 2015eko abenduaren 21eko erabakiaren bidez arautuko da Aurrekontuen eta Gastuen Estatu Idazkaritzaren eta Estatuko Administrazioko Esku Hartzailetza Nagusiaren informazio-sistemen segurtasun-politika.