sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Itzuli kontraste normalera

203/2021 Errege Dekretuak, martxoaren 30ekoak, sektore publikoaren bitarteko elektroniko bidezko jarduketa eta funtzionamendu erregelamendua onartzen duenak, 11.2 d) artikuluan xedatzen du egoitza elektroniko orok egoitza elektroniko horretako ziurtagiriak egiaztatzeko sistema bat izango duela.

Aipatu Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatzen da Estatuko Administrazio Orokorrak plataforma bat eskura jarriko duela sektore publikoan onartzen diren ziurtagiri kalifikatuen indarraldia eta edukia egiaztatzeko. Sistema horrek ahalbidetu beharko du egiaztapena libreki eta doan egitea, sektore publikorako. 

Ministerio honen Egoitza Elektroniko Nagusiaren ziurtagiria egiaztatu ahal izango duzu, zuzenean eta doan, VALIDe plataformaren bidez.

Egoitzako ziurtagiriek herritarren eta Administrazio Publikoen arteko harremanak bide seguru baten eta aitortutako bulego publiko baten bidez egiten direla ziurtatzeko balio dute. Hartara, bidegabeki sartzea eragozten zaie asmo txarreko hirugarrenei.