sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Itzuli kontraste normalera

Ogasun Idazkariordetza

Ogasun  Idazkariordetzaren funtzioen artean daude, besteak beste, giza baliabideak eta eraikinei, bitarteko materialei, barne-erregimenari eta erregistro orokorrari, barneko komunikazio-sareei eta Ministerioaren zerbitzu komunen informazio-sistemei dagozkien barne-zerbitzuak kudeatzea eta administratzea.

Herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen artean, Idazkariordetzak aukeratze-proben deialdiak kudeatzen ditu. Horiek enplegu publikoaren eskaintzan aurreikusten dira, eta ministerioari atxikitako funtzionarioen kidegoetan sartzeko eta sartu berri diren langile finkoekin bete behar diren lanpostuetarako dira.

Halaber, Ministerio honi atxikitako lanpostuak emateko lehiaketen deialdia egiteko eta horiek ebazteko ardura du.

Azkenik, Ministerio honek alokatutako higiezinei dagokienez, organoari dagokio errenten ordainketa-eskaeren eta haiei lotutako beste zenbait gasturen izapideak egitea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Ministerioaren atariko ondorengo orria kontsulta dezakezue:

Ministerioko enplegu publikoaren zerbitzuei buruz