sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Aldatu kontraste handira

Idazkaritza Nagusi Teknikoa

Informazio irisgarriaren eskaerak eta webgunearen irisgarritasunaren inguruko kexak

Salbuetsita egoteagatik edo gehiegizko bolumenagatik irisgarritasun betekizunak betetzen ez dituen informazioa formatu irisgarrian eskatzea; edo kexa bat aurkeztea irisgarritasun betekizunak betetzen ez direla salatzeko.

Erakunde arduraduna: Idazkaritza Nagusi Teknikoa

Gaia: Herritarren eskubideak

SIA Kodea: 2328521

  • Prozedura hau AGEko Erregistro Elektroniko Nagusiko (REG) formularioaren bidez izapidetzen da. “JOAN PROZEDURARA” ataletik honakoa egin dezakezu:
    • Bidali eskera edo kexa bitarteko elektronikoak baliatuta.
    • Zure prozeduraren izapideen egoera kontsultatu
    • Aipatutako erregistroari buruzko informazioa kontsultatu
  • Halaber, eskaera edo kexa aurkeztu daiteke 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 16.4. artikuluan jasotako gainerako aukerak baliatuta.
  • Informazio irisgarriko eskaeretan eta webgunearen irisgarritasunaren inguruko kexetan, kontuan izan honako ohar hauek Erregistro Elektroniko Orokorreko inprimakia eskatzeko atalean:
    • Erakunde edo entitate jasotzailea: adierazi eskatutako informazioa edo kexa eragin duen informazioa argitaratuta dagoen webgunearen edo gailu mugikorretarako aplikazioaren erakunde edo entitate arduraduna.
    • Gaia: idatzi eremu honetan “Informazio irisgarriko eskaera” edo “Webgunearen irisgarritasunaren inguruko kexa”, dagokionaren arabera
    • Adierazten du eta Eskatzen du eremuetan:
      • Informazio irisgarriko eskaeretan, argi eta garbi zehaztu behar dira arrazoizko eta legezko eskaera dela egiaztatzeko aukera ematen duten egintzak, arrazoiak eta eskaria
      • Kexan, zehaztu urratzea
  • Idazkaritza Nagusi Teknikoak eskainitako Zerbitzu Elektroniko honen inguruko edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan: accesibilidadweb@hacienda.gob.es