sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Aldatu kontraste handira

Oficina Nacional de Evaluación-ONE

Logo ONE

Ebaluazio Bulego Nazionalaren (ONE, gaztelaniaz), Kontratazioa Erregulatzeko eta Gainbegiratzeko Bulego Independentean (OIReScon, gaztelaniaz) integratuta dagoen kide anitzeko organoaren, helburu nagusia da obra-emakiden eta zerbitzuak emateko kontratuen jasangarritasun finantzarioa aztertzea, baita kontratu horietan hartu beharreko oreka ekonomikoa berrezartzeko hitzarmenen berri ematea ere, Espainiako ordenamendu juridikora Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE eta 2014/24/UE zuzentarauen transposizioa egiten duen Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 333. artikuluan eta Ebaluazio Bulego Nazionalaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen abenduaren 9ko HFP/1381/2021 Aginduan zehazten denari jarraituz.

ONE bulegoari buruzko informazio gehiago jasotzeko, webgunea kontsulta ezazu.

Bulego honen eskumenean dagoen Ebaluazio Bulego Nazionalaren derrigorrezko txostenaren (Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legea) eskaera bideratzen hasi nahi baduzu, pantailaren ezkerraldean aurkituko duzun “ZERBITZU ELEKTRONIKOAK” esteka saka ezazu.