Zergadunek kasu bakoitzean dagokien erregimenari, eta zerga-sailkapenari edo -kalifikazioari buruz egindako kontsulten erantzuna.
Irakurri argibide hauek arretaz eta jarraitu itzazu urratsez urrats, "JOAN PROZEDURARA" hautatu baino lehen:
- Deskargatu “ModeloCT” datu osagarri espezifikoen inprimakia. (PDF, 0,8MB gutxi gorabehera).
- Bete inprimaki hori bertan adierazitako jarraibideen arabera. Acrobat Reader 9.1, ondorengo bertsio bat edo programa bateragarri bat behar da.
- Erregistro elektronikoan inprimakia aurkezteko modua aipatu 39/2015 Legearen 16.4a) artikuluan adierazitakoa izango da.
- Zerbitzu honetara sartzeko komunikazio-kanal seguru bat erabiliko da eta, nahitaezko baldintza gisa, Cl@ve zerbitzuak eskainitako metodoren bat erabiliz identifikatu beharko da erabiltzailea: Cl@ve PIN, Cl@ve iraunkorra edo ziurtagiri elektronikoa.
Cl@ve sistemari buruzko informazioa. Nahi izanez gero,
espezifikazio tekniko osoak kontsulta daitezke.
-
Jarraibide espezifikoak zerga-kontsultak egiteko xede orokorreko idazkiak aurkezteko inprimakia betetzeko.
- Bete xede orokorreko idazkiak aurkezteko inprimakia ("
JOAN PROZEDURARA" botoia), atxiki (aldez aurretik bete eta gordetako) ModeloCT inprimaki espezifikoa aurkeztu nahi diren gainerako fitxategi eta dokumentu gehigarriekin batera.
Zerga-kontsulta aurkeztu ondoren, interesdunak, bere ekimenez edo zuzenketa-izapide baten ondorioz, inprimakia aurkeztean atxiki ez zen dokumentazio gehigarririk aurkeztu beharko balu, elektronikoki aurkeztu ahalko du dokumentazio hori (modu horretan soilik 39/2015 legearen 14.2 artikuluan aipatutako kasuetan), Ministerio honen
inprimaki generikoa erabiliz.
Dokumentu elektronikoen aurkezpen gehigarria inprimaki nagusiarekiko modu independentean burutzen den kasu guztietan, interesdunak aipatu beharko du zerga-kontsulten prozedura abian jartzean jasotako banakako erregistro-zenbaki edo -kodea, edota zerga-kontsulta horri erantzuna emateko espediente administratiboa abian jartzen duen hasierako inprimakia zalantzarik gabe identifikatzea ahalbidetzen duten bestelako informazio edo datuak.
Edozein motako kontsulta teknikoak edo webgunearen edukiari buruzkoak egiteko:
gestion.sede@hacienda.gob.es