sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Aldatu kontraste handira

Aurretiko erreklamazioa Ogasuneko Datu Babeserako Ordezkariaren aurrean

Datu Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkeztu baino lehen, eragindakoak aurkako erreklamazioa jarritako entitatearen Datu Babeserako Ordezkariarengana jo ahal izango du (LOPDetaGDD legeen 37. art)

Erakunde arduraduna: Idazkaritza Nagusi Teknikoa

Gaia: Baliabideak eta erreklamazioak

SIA Kodea: 1986989

Irakurri arretaz jarraibide hauek "PROZEDURARA JO AURRETIK":

Idatzia aurkeztu duenaren 1. atalean:

  • Bete posta datuak prozedura honetatik eratorritako jakinarazpenak jaso nahi dituzun helbidearekin.
  • Jakinarazpen elektronikoaren modalitatea aukeratzen baduzu, egiaztatu zure posta elektronikoaren helbidea zuzena dela.

Idatziaren datuak 2. atalean:

  • Idatzia zuzentzen zaion organoa Ogasuneko Datu Babeserako Ordezkaria da. Idazkaritza Tekniko Nagusi honek bere zereginak eskuordetu ditu. Zure idazia Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendu behar diozu.
  • Gaiaren eremua zera idatzi: Erreklamazioa Datu Babeserako Ordezkariaren aurrean.
  • Zera adierazi dut eta zera eskatu dut eremuetan zure erreklamazioaren arrazoiak argi azaldu, eta ezagutuz gero, aipatu aurkako erreklamazioa jarri diozun tratamenduaren burua. Ogasun Ministerioak burutzen dituen datu petsonalen tratamenduei buruzko zerrenda osoa eskuragarri duzu, dagozkien arduradunekin, Tratamendu Jardueren Erregistrora daraman esteka honetan, Ministerioko Atarian argitaratuta.

Identifikazio baliabideei eta aplikazioak zuzen funtzionatzeko Interneteko nabigatzailearen mota eta konfigurazioari buruzko formularioaren zehaztapen teknikoak doan esteka.

Deskargatu daitekeen formulariora doan esteka, prozedura lekuan bertan izapidetzeko edo formulario elektronikoarekin batera erantsitako dokumentuarekin batera entregatzeko (PDF 204,95 KB inguru).

Zure eskubideen aitorpenari eta datu pertsonalei buruzko edozein kontsulta motarako, jo dezakezu interesdunaren datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio prozedura

Beste edozein kontsulta teknikorako edo web guneko edukiari buruzkoa: gestion.sede@hacienda.gob.es