sede.electrónica

  • Aldatu testu txikira
  • Aldatu testu ertainera
  • Aldatu testu handira
  • Aldatu kontraste handira

Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Erregistro Elektronikoa sortu eta arautzen duen apirilaren 2ko HAP/547/2013 Aginduaren 1.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera (PDF, gutxi gorabehera 233,58 KB), Idazkariordetzaren 2015eko abenduaren 21eko Erabakiaren (PDF, gutxi gorabehera 305 KB) bitartez onartu egin zen Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren erregistro elektronikoaren eskumenen barne dauden dokumentu elektroniko normalizatuen zerrenda.

Halaber, lehen aipaturiko Aginduak, 2.2.a) artikuluan ezartzen du Departamentuko Zuzendari Nagusiei eta Erregistro Elektronikoari loturiko erakundeen Zuzendariei dagokiela eskabideetarako, idazkietarako eta komunikazioetarako inprimaki normalizatuak onartzea eta eraldatzea, derrigorrezkoak diren eremuak adieraziz eta inprimakian betetako datuen kongruentzia-irizpideak ezarriz. Inprimaki hauek onartzeko ebazpenak Ministerioko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira eta Erregistrora sarbidea eskaintzen duten egoitza elektronikoen bitartez zabalduko dira.

Hala eta guztiz ere, agindu horren lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen du izapide honetatik kanpo geratuko direla dagoeneko desagertutako Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren eta Lurralde Politika eta Administrazio Publikoaren Ministerioaren Erregistro Elektronikoen araudiari jarraiki onartutako inprimakiak, beti ere inprimakiak aldatu ez badira.

  • Errekurtso eta erreklamazioetarako formularioak: 2011ko apirilaren 13ko ebazpena (20,6 MB inguru PDFa), Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Idazkaritza Tekniko Nagusiarena, bere eskumeneko prozedura eta izapideak elektronikoki aurkezteko araututako formularioak onartzeari buruzkoa.
  • Funtzionarioen lehiaketetarako formularioa:  Ekonomia eta Ogasun Ministerioko 2010eko abenduaren 22ko Ebazpena (867 KB inguruko PDFa), funtzionarioen lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartzeko eskaerak elektronikoki aurkezteko formulario normalizatua onartzen duena.
  • Erreklamazio ekonomiko-administratiboak egiteko inprimakiak: Auzitegi Ekonomiko Administratibo Zentraleko Presidentetzaren 2011ko otsailaren 21eko ebazpena (3,52 MB inguruko PDFa), erreklamazio ekonomiko-administratiboak, bide ekonomiko-administratiboa duten beste errekurtso eta gertakari batzuk, alegazioak eta komunikazioak Auzitegi Ekonomiko Administratiboei elektronikoki aurkezteko inprimaki normalizatuak onartzen dituena.
  • Kexa eta iradokizunetarako formularioak: 2010eko urriaren 13ko Ebazpena (3,22 MB inguruko PDFa), Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Ikuskaritza nagusiarena, kexak eta iradokizunak modu elektronikoan aurkezteko formulario normalizatuak onartzekoa.
  • Ondasunerako formularioak: Estatuko Ondasun Zuzendaritzaren ebazpena, 2010eko irailaren 20koa (272 KB inguruko PDFa), zeinaren bidez finantza-erakundeek ondasun higikorren eta utzitako saldoen gaineko komunikazioa elektronikoki bideratzeko formulario normalizatuak onartzen diren.